Jauregi Jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa egingo du Aiako Udalak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 20a, 11:40

Interesa dutenek apirilaren 5era bitartean izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Aiako Udalak Gozategi enparantzaren 9. zenbakian dagoen Jauregi jatetxea alokatzeko lehiaketa publikoa egin du. Interesa duten herritarrek, apirilaren 5era arte izango dute aukera lehiaketan izana emateko.

Aurkeztu ahal izateko, baldintza zehatzak bete beharko dira. Xehetasun horiek guztiak ikusgai daude Aiako Udaleko webgunean.