Pintxo-potea antolatu du Aiako Gazte Asabladak ostiralerako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 17a, 09:00

Aiako Gazte Asabladako kideak pintxo potea egiten. (Aitziber Arzallus)

Berriz ere martxan dira eta "herria pizteko eta indartzeko" gogoz daude Aiako Gazte Asanbladako kideak.

Uda bukatu da, eta Aiako Gazte Asanblak udazkeneko lehen hitzordua deitu du hilaren 20rako, ostiralerako. Izan ere, berriz ere martxan dira, eta "herria pizteko eta indartzeko" gogoz daude; hala, oraingo honetan pintxo-potea antolatu dute bertsolariek girotuta.

Ostiralean, 19:00etan bilduko dira gazteak plazan, eta Larrume eta Gorriti bertsolariak izango dituzte lagun.