Mirari Azkunek eta Aintzane Agirrebeñak eskainiko dute biharko erromeria

Andrea Zipitria 2024ko urt. 13a, 09:30

Erromeria hasiko da 18:00eta, eta hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren guztiak.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari. Hain zuzen ere, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariek girotuko dute bihar plaza. Hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren herritarrak.