Hirukotea igoko da bihar Aristerrazuko oholtza gainera

Andrea Zipitria 2024ko ots. 24a, 09:36

Hiru orduko saioa eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara.

Bihar otsaileko azken erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan, eta hilabeteari bukaera ona emateko, hirukotea igoko da oholtza gainera. Alaitz Rotetak, Ainara Saizarrek eta Arkaitz Allurrek jarriko dituzte dantzan bertaratzen direnak. Erromeria zaleak saiora gonbidatuta daude.