Kooperatiba goizez irekita izango da Aste Santuan

Andrea Zipitria 2024ko mar. 27a, 13:30

Aiako kooperatiba denda.

09:00etatik 13:00etara izango da zabalik, Aste Santuko jaiegunetan. Larunbatean, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita saltokia.

Aste Santuan ordutegi berezia izango du Aiako kooperatiba dendak. Irekita izango da, baina goizez bakarrik. Hain zuzen ere, 09:00etatik 13:00etara izango da irekita bihar, ostiralean, igandean eta datorren astelehenean. Larunbatean, berriz, astero lez 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita saltokia.