Plaza bete dute Elustondo anai-arrebek

Intza Trula 2024ko api. 2a, 12:30

Elustondo anai-arrebak igo ziren Aristerrazuko oholtzara joan den igandean. Herritar ugari bertaratu zen dantzara eta giroaz gozatzera.

Elustondo anai-arrebek Aristerrazu dantzan jarri zuten joan den igandeko erromerian. 18:00etan hasi zuten emanaldia auzoko plazan, eta hiru orduz jardun zuten dantzan eta kantuan. Erromeria zale asko izan ziren igandean hitzordura joan zirenak, dantzara zein giroaz gozatzera.

(Argazkiak: Andatzako Erromeria Elkartea)