Arraza Anitzeko Ganaduen XXV. Enkantea egingo dute bihar Aian

Andrea Zipitria 2024ko api. 27a, 14:00

Aiako XVI. ganadu enkantea. (Artxiboa)

Gaurko enkantean haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak, Pirenaikoak, Biondak eta Txarolesak. 12:00etan hasiko da enkantea.

Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita bosgarren Enkantea izango da bihar Aiako Testaje Zentroan. 11:45ean aurkezpena egingo dute, eta enkantea 12:00etan hastea aurreikusten da.

Gaurko enkantean haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak, Pirenaikoak, Biondak eta Txarolesak. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arraza enkanteratuko dela jakinarazi dute arduradunek.

Halaber, animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik, hau da, agiria, gutun genealogikoa eta halakoengatik.