Gipuzkoako bertso-eskolen eguna

Apirilaren 28an ospatu da Aretxabaletan Gipuzkoako bertso-eskolen eguna

Apirilaren 28an ospatu da Aretxabaletan Gipuzkoako bertso-eskolen eguna eta bertan parte hartu dute gure eskualdeko bertsolari gazteek. 

Azken urteetan eskualdeka antolatu eta gero, berriz ere Gipuzkoa mailako eguna izan da bertso-eskolena. 14 urtez azpikoentzako egun osoko egitaraua prestatua zegoen eta bertan elkartu dira Gipuzkoako hainbat bertso-eskoletako ikasleak. Gipuzkoako haur eta gatetxoek euren bertso egunaz gozatzeko aukera izan dute aurten.