Abian da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Orion, ostiralean izango da Gipuzkoa Bertsotan lehen faseko kanporaketa. Saioa Arraunetxen izango da, eskaera handia zela eta.

Gipuzkoa Bertsotan abian da, eta lehen astea pasatu ondoren, saioz beterik datorkigu bigarren astea. Asteko saioetako bat Orioko Arraunetxean jokatuko da, maiatzaren 3an, ostiralean, 19:00etan hasita.
 
Eskaera handia zela eta aforoa handitu beharra izan da, eta horregatik saioa Arraunetxean egitearen arrazoia. Norbaitek oraindik sarrerarik ez badu, www.bertsosarrerak.eus ataraian lor ditzake. Azkar ibili!
 

Bertsolari hauek ariko dira saioan:

Ane Beloki Lopez
Aratz Igartzabal Bidegain
Arnaitz Lasarte Santa Kruz
Axier Bergaretxe Gezala
Beñat Iguaran Amondarain
Martin Berrizbeitia Zugazagasti


Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain