Esti Markezek 'Iritsi zara berriz' abesti berria estreinatu du

Azken hilabeteetan grabaketa lanak egiten ibili ondoren, Iritsi zara berriz kantua argitaratu du Esti Markezek. Hona hemen entzungai.

Azken hilabeteetan abesti berriak grabatzen ibili da Esti Markez artista aiarra, eta lehena argitaratu du dagoeneko. Iritsi zara berriz izenburua jarri dio kantuari.

Entzungai dago abestia, bideokliparekin batera, plataforma guztietan.