Gaurtik ostiralera bitartean, N-634 errepidea itxi egingo dute gauez

Karkara 2023ko mar. 6a, 16:54

Gipuzkoako Foru Aldundiak, zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-634 errepidearen ertzetan, Usurbildik Txankako errotondarainoko tartean. Lanak, ostiralera arte luzatuko dira eta beraz, ordezko bide gisa AP-8a erabili beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-634 errepidearen ertzetan aste honetan. Lanak gaur gauean hasiko dira eta ostiralera arte luzatuko dira.

Gauez egingo dute mozketa, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko. Hain zuzen, 22:00etatik eta 06:00etara bitartean. Esku hartzeak Usurbildik Txankako errotondaraino egingo dituzte, baina egunak aurrera, moztutako errepide zatia murrizten joango dira, ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. Bien bitartean, ordezko bidea AP-8 (Orio–Donostia) errepidea izango da.