Baliza bat falta du Talai Mendi elkarteak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 26a, 11:15

Baliza bat. (Talai Mendi elkartea)

Talai Mendi elkarteak orientazio proba egin zuen atzo, eta azaldu dute 46 zenbakidun baliza falta zaiela. Herritarren batek aurkitzen badu, udaltzaingoaren bulegora eraman dezala eskatu dute.

Kukuarri astearen barruan, Talai Mendi elkarteak antolatutako orientazio proba atzo izan zen. Bada ekimena amaitutakoan, baliza bat falta zela konturatu ziren; 46 zenbakiduna, hain justu ere. Horregatik, herritarren batek aurkitzen badu udaltzaingoaren bulegora eramateko eskatu dute.