Errezabal bidea asfaltatzeko lanak astearen hasieran egingo dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 29a, 17:00

Errezabal bidea asfaltatzen hasiko dira bihar. (Orioko Udala)

Astelehenean eta asteartean ibilgailuek ezingo dute errepidetik pasatu 08:30etik 18:00etara.

Errepidea konpondu eta ibilgailuen eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko, Errezabal bidea asfaltatuko du Orioko Udalak bihar eta etzi. Lanak bihar hasiko dira, astelehenarekin, eta bi egunetan ibilgailuek ezingo dute errepidetik pasatu 8:30etik 18:00etara bitartean.