Festa batzordeak bilera egingo du bihar

Andrea Zipitria 2023ko abe. 19a, 10:17

Pello eta Nikolasa erraldoiak.

Kultur etxean izango da bilera, 18:30ean.

Bihar, bilera egingo du festa batzordeak, San Nikolas festetako balorazioa egiteko eta 2024ko San Pedro jaien inguruko lanketa hasteko. 18:30ean izango da bilera, kultur etxeko areto nagusian, eta jaietako eragile guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.