Pertsonaia mitologikoen konpainian iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi

Andoni Elduaien 2023ko abe. 25a, 09:00

Oriotarrek gogotsu hartu dituzte Gabon Gaueko protagonistak nahiz bidelagun izan dituzten Mari jainkosa, Basajaun eta sorginak, besteak beste.

Lanez gainezka ibili dira azken orduetan Olentzero eta Mari Domingi; izan ere, opariak banatzen aritu dira han eta hemen. Nolanahi ere, gaueko lanei ekin aurretik izan dute oriotarrekin egoteko tarterik ere. Hori horrela, herritarrak agurtu eta haurrekin argazkiak ateratzeko baliatu zuten arratsaldea.

Oriorako bidean, hainbat bidelagun ere izan zituzten, gainera. Aski ezagunak guztiak: Mari Domingi, Basajaun, astoak, zanpantzarrak eta abar. Haiekin batera, hainbat sorgin ere aritu ziren laguntzaile lanetan. Hain justu, Olentzerori eta Mari Domingiri zuzendutako gutunak jasotzen aritu ziren. Haiek gauean banatu behar zituzten opariak nori zegozkien jakiteko.