23. Korrika

Korrikako petoak eta banderolak salgai dituzte Orioko euskaltegian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 4a, 15:34

22. Korrika Oriotik pasatzen.

Bihar arratsaldean egingo du Korrika batzordeak kilometroen zozketa.

Egun gutxi falta dira Korrika Oriotik pasa dadin, eta Orioko Korrika batzordea buru-belarri lanean ari da. Bihar egingo dute azken bilera 18:30ean kultur-etxean, eta besteak beste, aurtengo kilometroen zozketa egingo dute.

Bestetik, jakinarazi dute Korrikako petoak eta banderolak salgai dituztela euskaltegian: petoa 6 euroan eta banderola 5 euroan.