Lizasok gomazko paletako Gipuzkoako bigarren mailako finala jokatuko du igandean

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 19a, 11:00

Pilotari batzuk frontoian jokoan.

Ospele pilota elkarteko pilotariak Beotibarko Goitiaren kontra jokatuko du banakako finala, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa iritsi da amaierara, eta igandean jokatuko dituzte gomazko paletako banakako finalak. Partidak 10:30ean hasiko dira Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta bi norgehiagoka egongo dira: lehenengo mailako finala, eta bigarren mailakoa.

Hain zuzen, Ospele pilota elkarteko Iker Lizasok jokatuko du bigarren mailako final hori, Beotibarko Goitiaren kontra. Lehenengo mailako partidan, berriz, Beotibarko Arregi eta Gaztelekuko Loidi ariko dira nor baino nor.