Samba Badago taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 24a, 17:00

Samba Badago musika taldea. (Kulturklik)

13:00etan izango da hitzordua, Herriko Plazan, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.

Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, Samba Badago musika taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan herrian. 13:00etan izango da hitzordua, Herriko Plazan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, kontzertuaz gain, "pintxo multikulturalak "ere egongo dira aukeran, prezio xumean, DBH4ko ikasleen eskutik. Bildutako dirua horien ikas bidaiarako izango da.