Gazte txarangak girotuko ditu bihar herriko kaleak

Andrea Zipitria 2024ko api. 26a, 14:30

Orioko txaranga.

Orioko Udalak antolatutako txaranga zirkuituaren baitan, Iruñetik Gazte txaranga iritsiko da bihar Oriora.

Larunbat arratsaldeak girotzeko asmotan, txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak. Bihar, Iruñetik iritsitako Gazte txarangaren txanda izango da.

18:30etik 20:30era, bi orduz, girotuko dituzte herriko kaleak. Hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.