Ezezez eta Silitia taldeek kontzertua eskainiko dute gaur gauean Etxeluzen

Andrea Zipitria 2024ko api. 26a, 11:30

Silitia taldea.

Ezezez eta Silitia taldeak Etxeluzeko oholtzara igoko dira gaur gauean. 22:00etan irekiko dituzte ateak, eta ondoren hasiko dira kontzertuak.

Etxeluze Gaztetxeak kontzertu bikoitza antolatu du gaur gauerako. Ezezez eta Silitia taldeak igoko dira oholtzara. 22:00etan irekiko dituzte ateak, eta sarrerak bertan salduko dira 8 euroan bakoitza.