Igandean BEC-en egingo den EPErako bus berezia izango da

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 14a, 14:30

Barakaldoko BEC-en egingo dira azterketak. (BEC)

Enplegu Publikorako Eskaintzako (EPE) azterketak egingo dira datorren igandean Barakaldon. Bilborako autobus berezia izango da goizez.

Barakaldoko BEC-en egingo dira igandean EPEko azterketak. Lurraldebusek eta Avanza Movilidad Gipuzkoak zerbitzu berezia jarriko dute egun horretarako. Hala, Donostia-Zarautz-Bilbo bus zerbitzu bat izango da igandean; 08:45ean aterako da Donostiatik. Zarautzen 9:00ak aldera hartu ahal izango da, suhiltzaileen biribilgunean. Behin Bilbon metroa hartuko da Ansioko geltokira (BEC). 

Txartelak eskuragarri daude www.pesa.net webgunean, autosalmentako makinetan, Lurticket APPan eta leihatiletan gaurtik aurrera.