Sega kanporaketak Aristerrazuko belardian

Karkara 2014ko uzt. 30a, 12:50

Aian jokatu dira Euskadiko Sega Txapelketarako kanporaketak. Biak ostegunean, uztailaren 31an, izango dira Andatza auzoan

Uztailaren 31an, Andatza auzoko Aristerrazu belardian, Euskadiko segalari onenak bilduko dira. Bi txandatan Euskadiko Sega Finalerako txartela jokatuko dute. Lehen multzoan arituko direnak Igor Esnaola, Mikel Garayalde, Iban Pardo eta Iñigo Mercader dira. 11:30ean izango da saio hau, eta bigarrena, ordu betera. 12:30ean Juanjoxe Lizaso, Jon Kanflanka, Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo izango dira aurrez aurre.

Sarrerak 10 euroko kostua izango du. Prezio hori ordaindu ezkero bi kanporaketak ikusi ahal izango dira. Bata 11:30ean eta bestea 12:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!