Miguel eta Rubio musean txapeldun

Karkara 2014ko uzt. 28a, 09:44

Herri eta adin guztietako jendeak eman zuen izena Aiako Santio Errekako mus txapelketan. Irabazleak getariarrak izan ziren, Miguel eta Rubio

Bazkalosteko kafearekin hasi zen Santio jaietako mus txapelketa. Arratsaldeko 16:00etan, auzoko plazan, banatu zituzten lehen kartak. Gazteak eta helduak, denetik zegoen musean jokatzeko prest. Hamabi ziren izena emandako bikoteak, baina irabazlea bakarra, asteasuko Miguel eta Rubio.

Asteasuarrek irabazi zuten. Hauen atzetik geratu ziren Getariako Jabier eta Iñaki eta Aiako Inaxio eta Haritz. Sailkapena, hortaz, honela geratu zen:

1. Miguel eta Rubio
2. Jabier eta Iñaki
3. Inaxio eta Haritz
4. Jose Mari eta Luixiano

Mus txapelketaren ondoren musika izan zen protagonista. DJ Abiba izan zen 00:00etan, plazan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!