Sega txapelketako final handirako kanporaketa jokatu zen Andatzan ostiralean

Karkara 2014ko abu. 4a, 09:45
Argazkia: Tayde Gomez de Segura Lizaso

Zortzi segalarik jokatu zuten kanporaketa, eta lau sailkatu ziren abuztuaren 10ean Leitzan jokatuko den finalerako

Euskal Herriko sega kanporaketa jokatu zen uztailaren 31n Aristerrazuko belardian. Gipuzkoako patroiaren egunean, eguerdian, Aiako Andatza auzoa jendez bete zen. Belardiaren inguruan bildu ziren guztiak, San Inazio eguneko kanporaketak ikusteko prest.

Segalariek 30 minutuko lana zuten aurretik. Bi tandatan banatu ziren, lehena 11:30ean eta bigarrena 12:30ean. Ondorengo segalariak aritu ziren talde bakoitzean:

1 txanda

  • Igor Esnaola Dorronsoro
  • Mikel Garaialde Orbegozo
  • Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
  • Iñigo Mercader Soroa

2 txanda

  • Juan Jose Lizaso Rezabal
  • Julen Gabirondo Izeta
  • Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
  • Jon Kanflanka Ezkurra

Talde bakoitzeko kilo gehien mozten zituzten segalariak sailkatu ziren finalerako. Lehen txandan Esnaola nagusitu zen eta bigarrenean Lizasok jaso zuen belar gehien. Honakoa izan zen sailkapena:

  1. Esnaola: 1832 kilo
  2. Lizaso: 1630,5 kilo
  3. Kanflanka: 1552,5 kilo
  4. Garaialde: 1542 kilo
  5. Gabirondo: 1521 kilo
  6. Merkader: 1497,5 kilo
  7. Pardo: 1477 kilo
  8. Irazustabarrena: 1377 kilo

Esnaola, Lizaso, Kanflanka eta Garaialde izango dira, beraz, Euskadiko Sega Txapelketaren finalean lehiatuko diren segalariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!