Emakumezkoen Euskadiko Sega Txapelketa jokatu zen Aian

Karkara 2014ko abu. 27a, 10:01
Argazkia: Paulo Aldalur

Abuzutuaren 24an, igandean, Alazne Etxeburuak eta Irati Astondoak egin zuten segan Aiako hilerri azpiko belardian

Pasa den igandean, abuztuaren 24an, Aian jokatu zen Emakumezken Bigarren Euskadiko Sega Txapelketa. Aiako hilerri azpiko belardian, buruz buru aritu ziren Irati Astondoa Zeanuriarra eta Alazne Etxeburua Zizurkildarra, hogei minutuko lanean.

Etxeburua txapeldun izan zen bigarren urtez, aurkariak baino 64,5 kg belar gehiago ebakita. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Alazne Etxeburua Otaegi: 658,5 kg
  • Irati Astondoa Zuluaga: 594 kg

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!