Gabonak 2016

Erregeak etorri aurretik, dantza

Karkara 2017ko urt. 3a, 07:55

Urtarrilaren 4an dantzaldia eta euskaraokea izango dira Aian.

Erregeak urtarrilaren 5ean joaten dira Aiara. Aurretik, laguntzaileak egiten du bisita. Urtarrilaren 4an izaten da hori, bezperan. Arratsaldean joaten da haurren eskutitzak jasotzera, 17:00ak inguruan.

Horrez gain, nerabeek, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira joateko aukera izango dute. Gaztelekuak irteera antolatu du egun horretarako. Arratsaldean izango da txangoa.