Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Aiako Trikitilari Gazteen Txapelketan izena emateko epea ireki dute

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 11a, 12:00

Pasa den urteko Aiako Trikitilari Gazteen Txapelketa.

Abuztuaren 6an, San Donato eta San Lorentzo jaien baitan egingo da txapelketa. 20 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako azken eguna, uztailaren 31a da.

San Donato eta San Lorentzo jaietako egitarauko ekitaldi finkoa bihurtu da Trikitixa Txapelketa. Aurten, abuztuaren 6an izango da, Aiako plazan.

Izen-emate epea irekia dago uztailaren 31era arte, eta 20 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete. Zortzi bikote baino gehiagok izena ematen badute, aurretik kanporaketa egingo da.

Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu plazan: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Sariak, berriz, ondorengoak izango dira: 

  • Lehenengo postua: txapela, garaikurra eta 250 euro
  • Bigarren postua: 180 euro
  • Hirugarren postua: 150 euro
  • Gainerako parte-hartzaileak: 50 euro
Izen-ematea

Izena emateko, mezu bat idatzi beharko da jbatzordea@gmail.com helbidera. Azaldu gisa, horretarako epe muga, uztailaren 31a izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!