Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

San Donato eta San Lorentzo jaietako herri afarirako txartelak salgai daude

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 21a, 14:00

Aiako festetako umeen eguna.

Abuztuaren 6an, igandearekin, izango da herri afaria. Txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan.

Ate joka dira Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, eta ohiturei jarraiki, abuztuaren 6an, igandearekin, izango da aurtengo herri afaria. Afarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan, 25 eurotan. Abuztuaren 4a izango da txartelak erosteko azken eguna.

Ondorengoa izango da menua:

  • Marmitakoa
  • Txuleta
  • Postrea
  • Edaria, kafea eta kopa

Menu begetarianoa ere eskainiko dute, baina horretarako izena emateko orduan espresuki adierazi egin beharko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!