Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

San Donato eta San Lorentzo jaietako umeen egunean familien bazkaria egingo da lehen aldiz

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 22a, 14:00

Aiako festetako umeen eguna.

Aiako San Donato eta San Lorentzo festetan, umeen eguna ospatzen da abuztuaren 8an. Bada, aurten, berrikuntza gisa, familien bazkaria antolatu dute egun horretarako. Bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte Aize-Berri kafetegian. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurren menuak, bost euro balioko ditu. Izena emateko aukera uztailaren 28ra arte luzatuko da.

Hona hemen haurrentzako menua:

  • Urdaiazpiko kroketak
  • Km0 hamburgesa eta saltxitxak parrillan patatekin
  • Izozkia

Hona hemen helduentzako menua:

  • Ensalada eta iberikoak
  • Txerri kostila eta oilaskoa
  • Sorbetea

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!