Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Ate joka dira San Donato eta San Lorentzo jaiak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 28a, 08:34

Aiako Gazte Egunean paella lehiaketaren ondoren egindako bazkari herrikoia. (Karkara)

Abuztuaren 6tik 10era bitartean izango dira Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak. Hilaren 5ean, baina, Gazte Eguna egingo dute, eta orduan ekingo diote herritarrek festetako egitarauari.

Abuztuaren 6an hasiko dituzte San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian, baina abuztuaren 5ean, larunbatean, Gazteen Eguna izango da herrian. Askotariko ekitaldiak izango dira abuztuaren 10era bitartean, herritarren gozamenerako.

Honako hau da jaietarako prestatu duten egitaraua:

Abuztuak 5, larunbata, Gazte Eguna

- 11:30. Herri olinpiadak.
- 13:00. Txupinazoa.
- 14:30. Paella Lehiaketa Herrikoia. Sarrera 10 euro kostako da, eta jaietako kamiseta izango dute parte-hartzaileek opari. Paellek 14:30erako eginak egon behar dute. Antolatzaileek jarriko dituzte arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa. Parrilak ere piztuta izango dira. Talde bakoitzak bere sua, kazuela, mahai-tresnak eta prestatzeko beharrezko gainontzeko osagaiak eraman behar ditu.
- 16:30. Uretako puzgarriak, igerilekuan.
- 18:30. Elektrotxufla musik ibiltaria.
- 22:30. Kontzertuak: Skabidean, Kaos Etiliko eta Manitu.

Abuztuak 6, igandea

- 07:00. Diana herrikoia kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 09:30. Aiako Bolo Txapelketa, federatuentzat eta herritarrentzat. Izen-ematea 09:30etik 11:30era bitartean izango da.
- 12:30. Deñe taldearen kontzertua plazan, Bermuteo Elegantearekin.
- 17:00. Trikitixa Txapelketa, herriko plazan.
- Jarraian, kalejira buruhandiekin.
- 21:30. Herri afaria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Abuztuak 7, astelehena, San Donato Eguna

- Egunean zehar, Aiako I. Bertso Txapelketa.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
- 16:00. Mus txapelketa eskola berrian.
- 17:00. Umeentzako tailerrak.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 22:30. Bertso jaialdia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin. Gai-jartzailea: Anjel Mari Peñagarikano.
- Ondoren, Fan and Go erromeria.

Abuztuak 8, asteartea, Umeen Eguna

- 09:30. Diana herriko kaleetan zehar.
- 11:00. HH2 eta LH2 arteko haurrentzat jolasak plazan eta LH3 eta LH6 bitarteko haurrentzat orientazio proba Ardi-jolasean hasita.
- 11:30. DBHkoentzat orientazio proba, Ardi-jolasean hasita.
- 14:00. Familien bazkaria Euskal Parrillaren eskutik.
- 16:30. Denontzat gimnasioa.
- 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
- 21:00etatik 22:00etara, Abiba Diskojaia haurrentzat.
- 22:30. Abiba Diskojaia.
- Jarraian, festak herriko txosnak jarraituko dut gazte, zahar eta karroza guztientzat.

Abuztuak 9, asteazkena

- 11:00. Sardina-jana, toka txapelketa irekia eta umeentzako Sapo toka.
- 16:00etatik 19:30era, puzgarriak
- 18:00etatik aurrera, Izar Haitz Garagardoen dastaketa.
- 19:30ean, kalejira eta poteoa buruhandien eta Jainekin txarangarekin.
- 23:00. Kontzertuak: J Martina, Kaleko Urdangak eta Maixa & Malakias.

Abuztuak 10, osteguna, San Loretzo Eguna

- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Emakumezkoak: Arrillaga-Erasun Etxegarai-Mendizabalen aurka. Gizonezkoak: Xala-Albeniz Orbegozo-Pascualen aurka.
- Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:30. Herri Kirol Jaialdia. Gizonezkoen Gipuzkoako Kintopeko Harrijasotze Txapelketa: Iraitz Arruti Artetxe, Imanol Royo Lartain eta Hodei Gurrutxaga Lertxundi. Emakumezkoen Gipuzkoako Kintopeko Harrijasotze Txapelketa: Udane Ostolaza Etxabe, Olaia Esnaola Aldalur, Maddi Gesalaga Zendoia eta Naroa Arruti Artetxe. Aizkoran: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Jokin Urretabizkaia eta Julen Alberdi Txikia IV.
- Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik.
- 22:30. Harribil dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren, Puro Relajoren kontzertua.
- 01:00. Traka zaratatsua eta txokolate beroa.
- Ondoren, DJ Xatur.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!