Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Aiako Trikitilari Gazteen Txapelketan izena emateko azken eguna da gaur

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 31a, 09:08

Pasa den urteko Aiako Trikitilari Gazteen Txapelketa.

Abuztuaren 6an, San Donato eta San Lorentzo jaien baitan egingo da txapelketa. 20 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete, eta gaur da izena emateko azken eguna.

San Donato eta San Lorentzo jaien baitan Trikitixa Txapelketa egingo da abuztuaren 6an, herriko plazan. Bada, gaur izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, mezu bat idatzi behar da jbatzordea@gmail.com helbidera.

20 urtetik beherako trikitilari gazteek parte hartu dezakete. Zortzi bikote baino gehiagok izena ematen badute, aurretik kanporaketa egingo da.

Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu plazan: trikitixa, porrusalda eta fandangoa. Sariak, berriz, ondorengoak izango dira: 

  • Lehenengo postua: txapela, garaikurra eta 250 euro
  • Bigarren postua: 180 euro
  • Hirugarren postua: 150 euro
  • Gainerako parte-hartzaileak: 50 euro
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!