Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Herri bazkariko eta Gazte Eguneko Paella Lehiaketako sarrera guztiak amaitu dira

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 31a, 11:00

San Donato eta San Lorentzo jaietako Gazte Eguna.

Larunbat honetan, Gazte Egunarekin batera izango da Paella Lehiaketa. Hurrengo egunean, berriz, Herri Afaria.

Larunbat honetan festak eztanda egingo du Aian. Hain justu ere 13:00etan egingo duten txupinazoarekin emango diete jaiei hasiera. Egun horretan ospatuko dute Gazte Eguna, eta urteroko zita izaten den Paella Lehiaketa herrikoirako sarrera guztiak saldu dira dagoeneko. Baita ere, jai batzordetik jakitera eman dutenez, hilaren 6an, igandearekin, izango den Herri Afarirako sarrera guztiak agortu dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!