Ozar-izarrak ikusteko Astronomia Gaua antolatu du Iturraran parketxeak

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 6a, 08:00

Pertseidak zeruan.

Abuztuaren 12an, larunbata, egingo dute behaketa Jesus Arregi adituaren laguntzarekin, eta izena aurrez eman beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Ozar-izarrak ikusteko Astronomia Gaua antolatu du Iturraran Parketxeak abuztuaren 12rako, larunbata. Jesus Arregi adituaren laguntzarekin konstelazioen behaketa egingo dute "Pertseiden izar jasaren azpian".

22:15ean hasita, Iturraranen bertan egingo dute behaketa, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte bisitagatik eta, haurrrek, berriz, sei euro.

Erreserba egiteko nahiz informazioa eskuratzeko bi bide daude: telefonoz, 943 83 53 89 zenbakira deituta, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!