Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Aiako Tonbola Solidarioa egingo dute bihar Marea Urdina elkartearen alde

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 5a, 09:35

Marea Urdinaren aldeko lasterketa solidarioa Azkoitian. (Maxixatzen)

Hasiera batean, bihar arratsalderako trikitilari txapelketa antolatu zuen Aiako festa batzordeak, baina ez da bikoterik animatu parte hartzera, eta horren ordez tonbola solidarioa egingo dute 18:00etan, plazan.

Gaur abiatuko dituzte Aiako jaiak Gazte Egunarekin, eta festa batzordetik jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat izango dela biharko prestatutako egitaraua. Hasiera batean, bihar arratsalderako trikitilari txapelketa antolatu zuten, baina ez da bikoterik animatu parte hartzera, eta horren ordez Aiako Tonbola Solidarioa egingo dute plazan Marea Urdina elkartearen alde.

17:30etik 18:00etara boletoen salmenta egingo dute, era 18:00etan ekingo diote tonbolari. Era guztietako opariak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta aiarrak eta bisitariak parte hartzera animatu dituzte. Gainera, zehaztu dute jasotako diru guztia Marea Urdina elkartearentzat izango dela, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lanean jarrai dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!