Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Sardina janarekin eta toka txapelketarekin hasiko dute festetako azkenaurreko eguna Aian

Andrea Zipitria 2023ko abu. 9a, 09:20

Toka txapelketa.

Gauean, berriz, J Martina, Kaleko Urdangak eta Maixa & Malakias igoko dira plazako oholtza gainera.

Festen amaiera gero eta gertuago da Aian. Gaur izango da azkenaurreko eguna, eta ohiturei jarraiki, sardina janak eta toka txapelketak izango dute lekua.

Gauean, berriz, hiru talde igoko dira plazako oholtzara kontzertu bana eskaintzera. Hona hemen gaurko egitaraua:

Abuztuak 9, asteazkena

- 11:00. Sardina jana, toka txapelketa irekia eta umeentzako Sapo toka.
- 16:00etatik 19:30era. Puzgarriak.
- 18:00. Izar Haitz Garagardoen dastaketa.
- 19:30. Kalejira eta poteoa buruhandien eta Jainekin txarangarekin.
- 23:00. Kontzertuak: J Martina, Kaleko Urdangak eta Maixa & Malakias.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!