Urrian sartzearekin irekiko dituzte Aiako ludoteka eta gaztelekua

Andrea Zipitria 2023ko ira. 30a, 14:00

Xatur gaztelekua.

Ludoteka astelehen eta asteazkenetan egongo da zabalik HHko haurrentzat, eta Xatur gaztelekua, berriz, ostiraletan, LH1etik LH6ra arteko gaztetxoentzat.

Urrian sartzearekin batera, martxan izango dira urte bukaera arte Aiako Ludoteka eta Xatur gaztelekua. Aiako Udalak eman du bi zerbitzuetako ordutegien berri.

Ludoteka astelehenetan eta asteazkenetan egongo da zabalik, 16:30etik 19:00etara HHko umeentzat. Izen-ematea, kultur etxean egin beharko da, hileko bost euro ordainduta.

Gaztelekua, berriz, ostiraletan egongo da zabalik, 16:30etik 18:00etara LH1, LH2 eta LH3ko gaztetxoentzat; eta 18:00etatik 19:30era LH4, LH5 eta LH6koentzat.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!