Txuri Urdin izotz jauregira irteera antolatu du Xatur Gaztelekuak

Andrea Zipitria 2023ko abe. 14a, 09:22

Txuri Urdin izotz jauregia. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Abenduaren 28an izango da irteera, eta aurrez, abenduaren 23a baino lehen izena eman beharko da.

Xatur Gaztelekuak irteera antolatu du Txuri Urdin izotz jauregira, azaroaren 28rako. 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago ekimena, eta jakinarazi dute hilaren 23a izango dela izena emateko azken eguna gaztelekuan bertan. 

Autobusez egingo da bidaia. Irteera 16:15ean izango da, eta buelta 20:45ean egingo dute. Autobusez joango dira, eta txangora joateko, 10 euro ordaindu beharko dira.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!