Estreinakoz Idi Eguna antolatuko dute Aian eta artisau postuak jarri nahi dituztenek izena eman dezakete

Andrea Zipitria 2024ko api. 25a, 09:30

Aiako Udalak jakitera eman duenez, maiatzaren 18an, larunbatarekin, Idi Eguna ospatuko da Aian, lehenengo aldiz. Orain arteko Asentzio Feriaren "bertsio berritua" izango da festa. Egitarauaren berri aurrerago emango duten arren, artisau azoka bat izango dela aurreratu dute. Bertan posturen bat jarri nahi duenak izena eman dezake jada.

Idi Eguna izango da maiatzaren 18an, larunbatarekin, Aian. Estreinakoz ospatuko da jaia. Aiako Udalak jakitera eman duenez, orain arteko Asentzio Feriaren "bertsio berritua" izango da. Xehetasun guztiak aurrerago emango dituzte, baina momentuz, aurreratu dute artisau azoka egingo dela egun horretan. Bertan posturen bat jarri nahi dutenek, izena emateko aukera edukiko dute maiatzaren 6ra arte. Horretarako udalera deitu daiteke 943 13 11 44 telefono zenbakira edota aia@aia.eus helbidera mezu bat idatzi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!