Zilarra Euskadiko selekzioarentzat

Karkara 2014ko uzt. 19a, 09:36

Atlantiar Jokoetan bigarren postuan sailkatu da Euskadiko selekzioa. Edith Uranga, Naroa Eizagirre eta Unai Zubizarreta kirolariak selekzioko partaideak dira

Uztailaren 18an amaitu ziren Atlantiar jokoak eta zilarrezko domina lepotik zintzilik zutela etxeratu ziren Euskadiko kideak. Zilarrezko domina sailkapen orokorrean bigarren geratu zirelako, baina beste 66 domina ere soinean zituztela itzuli ziren. Izan ere, guztira, 21 urre, 25 zilar eta 20 brontze eskuratu dituzte.

Sailkapen orokorra

  • 1 Pays de la Loire: 25 urre   16 zilar   14 brontze: 55 domina
  •              Euskadi: 21 urre   25 zilar   20 brontze: 66 domina
  •            Bretainia:   8 urre  10 zilar     7 brontze: 25 domina

Domina kopuru handiena Euskadiko selekzioak lortu du. 66 garaikur horietatik bi Edith Uranga eta Naroa Eizagirrek eskuratutakoak dira, arraunean. Hirugarren postuan helmugaratu ziren oriotarra eta aiarra. Unai Zubizarreta oriotarrak ere parte hartu zuen bodyboard modalitatean, bera izan da diziplina horretan euskal ordezkari bakarra.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!