Bi hamarkadaren ostean Argia Eguna berreskuratu dute

Karkara 2014ko uzt. 24a, 08:00

Aiako eta Orioko argia-zaleek Argia Eguneko egitaraua osatzen lagundu dezakete; zerbait antolatzeko aukera eskaintzen baitute

1982an egin zen lehen aldiz Argia eguna eta 1992an azkenekoz. Bi hamarkadaren ostean berreskuratzea erabaki dute, Argia kalera atera, proiektua ezagutarazi eta komunitatea sendotzeko. Usurbilen izango da, irailaren 27an, larunbatarekin.

Argia proiektua ezagutzeaz gain Argia komunitatea elkartzeko eguna ere izango da. Hortaz, Aia eta Orion harpidedunak, irakurleak, blogariak, kolaboratzaileak, langileak edo publizitatea jarriz proiektua babesten dutenak badaude, festara batzeko gonbita egiten dute antolatzaileek.

Argia-zaleen topaketa egingo da egunaren barruan; proiektuari buruz komunitateko kide guztien iritzi-trukea egingo da. Egunean bertako egitaraua ere kide guztien artean egin nahi dute, era parte-hartzailean. Hortaz, Aiako eta Orioko Argia-zaleren batek zerbait antolatu nahi balu, berekin harremanetan jarri beharko du.

Horretarako sustapena@argia.com helbidera emaila idatzi beharko du abuztuaren 25a baino lehen, hau da, ostirala aurretik.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!