Triatloi txikia egingo da Aian eta Orion

Karkara 2014ko abu. 21a, 09:27

Gaztetxoentzat udalekuak antolatu dira Nik Tri proiektuaren baitan, eta lehen aldiz, triatloi proba irekia egingo da horien amaieran

Nik Tri proiektuaren barruan Triatloi Udalekuak egingo dituzte iraila hasieran Txurruka aterpetxean. 10 eta 16 urte arteko haurrek triatloia gertutik ezagutzeko aukera izango dute sei egunez. Bertan igeriketa, bizikleta, oinezko lasterketa, trantsizioak eta elikadura bezalako gaiak landuko dituzte aisialdi ikuspegi batetik abiatu eta elite mailako kirolaren lehiakortasunetik urrunduz.

Udalekuei amaiera emateko, Aia-Orio Triatloi Txikia egingo dute irailaren 6an. Bertan, udalekuetan parte hartu duten gaztetxoez gain, beste edozeinek eman dezake izena. 8 eta 16 urte arteko umeei zuzendua dago eta adin taldeen arabera zirkuitu desberdinak egingo dira.

Udalekuetarako izen-ematea hemen egin daiteke, eta triatloirako hemen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!