Arazoak Karkararen banaketan

Karkara 2014ko ira. 2a, 15:34

Banaketako arazoak medio Karkararen azken alea ez zen Orioko etxe guztietara heldu

Pasa den ostiralean, abuztuaren 29an, Karkararen 353. alea kaleratu zen. Hainbat arazo izan ziren banaketan eta, hori dela eta, ez zen Orioko etxe guztietara heldu.

Karkarak barkamena eskatu nahi du arazoagatik eta konponbidea eman nahi die herritarrei. Etxean jaso ez zutenek Orioko Kultur Etxean eta Iturain estankoan jaso dezakete aldizkaria.

Barkatu eragozpenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!