Gabonak 2016

Trakatan trakatan, Belenetik hona

Karkara 2017ko urt. 3a, 16:48

Urtarrilaren 5ean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Oriora eta Aiara. Orion, goizean, erregeen karterua ere izango da. 

Urtarrilaren 5ean, ostegunean, bizarzuri kalez kale ibiliko da Orion, haurrek erregeentzat dituzten gutunak jasotzen. Ohiuka eta danborrei joka iragarriko dute 11:00ak aldera karteruaren etorrera, eta herritik barrena ibili eta gero, eguerdian, plazara iritsiko da.

Arratsaldean, Oriora nahiz Aiara erregeak iritsiko dira. Oriora arratsaldeko 18:00etan ailegatuko dira. Talai Mendik antolatutako erregeen kabalgata egingo da orduan, herrian barrena. Oriotik Aiara joango dira erregeak, 19:00etan izango baita kabalgata Aian.