Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1. kros txikia otsailaren 7an
Dokumentu Akzioak

1. kros txikia otsailaren 7an

2010/01/28

Parte-hartzaile guztientzat egongo dira dominak

Otsailaren 7an, igandearekin, lehenengo kros txikia egingo da Abaromendi kalean, Zaragueta Herri Eskola ondoko auzo berrian, eskolak berak antolatuta. 12:00etatik aurrera izango da lasterketa.

4 taldetan banatuko dituzte korrikalariak: A, 2004an eta 2005ean jaiotakoak; B, 2002an eta 2003an jaiotakoak; C, 2000n eta 2001ean jaiotakoak; eta D, 1998an eta 1999an jaiotakoak. A taldekoek 100 metro egin beharko dituzte korrika; B-koek, 150; C-koek, 300; eta D-koek, 600.

Izena emateko Zaraguetako zuzendaritzara, Ikastolako idazkaritzara edo kultur etxea jo behar da otsailaren 3a baino lehenago. Parte-hartzaile guztientzat egongo dira dominak.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea