Hemen zaude: Hasiera Albisteak 20 gazte Debatik Oriora
Dokumentu Akzioak

20 gazte Debatik Oriora

2008/05/07

Txurrumuskik antolatuta, txango berezia egin zuten maiatzaren 1etik 3ra

Maiatzeko zubian Debatik Oriorainoko bidea egin zuten herriko zenbait gaztek Txurrumuski taldearen laguntzaz. Hilaren 1ean, goizeko zazpiak aldera, 20 gazte eta 4 begirale irten ziren autobusez Debarantz. Haiekin batera, bi kotxe ere abiatu ziren: janaria eta tresneria eramateko bat eta motxila handiak garraiatzeko bestea.

Oinez hasi eta sei ordutara iritsi ziren Zumaiara, 14:00etan. Bigarren etapa, berriz, lau ordutan egin zuten, 14:30erako Zarautzen baitziren. Hirugarren eta azken egunari dagokionez, eguerdirako Orioko plazan ziren guztiak, Aterpek prestatutako paella jateko listo.

Antolatzaileen arabera, mendi ibilaldiak egiteaz gain, elkarbizitza lantzeko balio izan die txango berezi honek. Izan ere hiru egunetan egin dituzten askari guztiak berek prestatuak izan ziren eta garbiketan ere denek egin behar izan zuten lan. Horrez gain, jolasetarako eta erlaxatzeko astia ere izan zuten. Lo, berriz, Zumaiako eta Zarautzko parrokiak utzitako lokaletan egin zuten.

Deba-Orio5

Deba-Orio6

Deba-Orio4

 Deba-Orio 2

Deba-Orio3

Deba-Orio

Aupa gu!

Lore — 2008/05/07 22:14
Kaixo Kaixo!!! Oso egun onak izan zian! pixkat erre ta baita nekature ingiñan bñ tira, ibilaldi polita! Berriro jungonitzake! Urrengo urten berriro bada, animatu zaitezte! Ayo ta nd segi!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
20 gazte Debatik Oriora

Argazkiak: Txurrumuski taldea