Hemen zaude: Hasiera Albisteak 40 sarrera besterik ez dira geratzen
Dokumentu Akzioak

40 sarrera besterik ez dira geratzen

2008/01/18

Pirritxek eta Porrotxek "Eskerrik asko!" ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 25ean, Karelan

40 sarrera besterik ez dira salgai geratzen Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako. Ikastolak salgai jarri zituen 800 txarteletatik, 600 Orion saldu dira. Lehen egunetan, gainera. Gainontzekoak, berriz, Aian, Zarautzen eta Getarian jarri zituzten. Hauek ere salduta. Doazen lekura doazela, egoera berdina errepikatu besterik ez da egiten pailazo hauen emanaldietan. Sarrerak lehen egunetatik bukatuta, jendea kanpoan sartu nahian eta, zenbait kasutan, bi saio segidan egin behar dagoen eskariari nolabait erantzutearren. Karela, haurrez eta ez hain haurrez beteko da Euskal Herriko pailazorik maitatuenei ongi etorri beroa egiteko.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.