Adio santio, ongietorri sandonato eta sanlorentzo
Uztailaren 31n bukatuko dira Santio Errekako jaiak eta abuztuaren 1ean hasiko San Donato eta San Lorentzo festak
Santio Erreka auzoko festen azken txanpan sartuko gara gaur, San Ana egunean, aiarrak. Jaien egitarauen baitan, meza izan dute 10:00etan eta bihar, berriz, oilasko biltzeko afaria egingo dute 21:00etan. Kupela taldearekin dantzan arituko dira ondoren, goizeko ordu txikiak arte.
Hilaren azken egunarekin agurtuko dira santioak datorren urtera arte. Mezaren ostean zaharrentzako hamaiketakoa emango dute eta pilota txapelketako final-erdiak jokatuko dituzte gero frontoian. Heldu! herri kirol taldearen erakustaldia izango da atzetik, bukatzeko.
San Donato eta San Lorentzo
Festa batzuei agur esan eta beste batzuei egingo diogu harrera aiarrok: igandean, abuztuaren 1ean, hasiko baitira sandonatoak eta sanlorentzoak. Abuztuaren 6an jarraituko dute jaiek eta ez da deskantsurik izango hilaren 10a arte. Bertsolariak, herri kirolak, eskulanen erakusketa, kalejira, kontzertuak, asto lasterketak, pilota, pailazoak, ikuskizunak⦠eta askoz gehiago izango dira Aiako kale eta txokoetan.
Egitarau osoa ikusteko klikatu hemen.