Hemen zaude: Hasiera Albisteak AHTa geldiarazteko manifestaziorako autobusa jarri du Gazte Asanbladak
Dokumentu Akzioak

AHTa geldiarazteko manifestaziorako autobusa jarri du Gazte Asanbladak

2007/11/29

Abenduaren 15ean Arrasaten izango da AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako ekimena

Orioko Gazte Asanbladak abenduaren 15ean, AHT Gelditu! Elkarlanak, Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak antolatu duen manifestaziora joateko gonbita egin du. Arrasaten izango da eta hara joateko autobusa jarri du.

Unar edo Aterpe tabernetan eman behar da izena abenduaren 9a baino lehen, 5 euro ordainduz. Antolatzaileek adierazi dutenez behin behineko prezioa izango da hori, autobusa betetzen den edo ez kontuan hartu beharko da eta.

Informazio gehiago: http://www.ahtgelditu.org

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea