Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiako aurrekontua onartu da EAJren aldeko 6 botoekin
Dokumentu Akzioak

Aiako aurrekontua onartu da EAJren aldeko 6 botoekin

2007/12/23

Gastu handiena inbertsioetan egingo da

Hilaren 11n onartu zen 4.091.208 euroko udal aurrekontua, EAJren aldeko 6 botoekin.ANV-EAEren 3 hiru zinegotziak abstenitu egin ziren.

2008 ekitaldirako Udalaren aurrekontua 2.554.240 eurokoa da eta gastu handiena, 880.206 eurokoa, inbertsioetan egingo da.

Hezkuntza arloan, Lardizabal eskolaren etorkizuna ikertzeko 6.000 euro eta azpiegiturak hobetzeko 30.000 euro jarri dira, eta haur eskolako goiko gela egokitzeko 24.000 euro.

Bizilekuen ingurua hobetzeko, Santion haur parkea egingo da eta frontoi ingurua txukundu. Olaskoegia eta Andatza auzoetan gasa sartzeko lanekin jarraituko dute. Kaskoan, haur parkea jarriko da Armendi Gainean, eta komun publikoak egingo dituzte kaskoan zein Urdanetan. Aia osoan, farolak aldatuko dituzte pixkanaka, argia alferrik ez galtzearren, eta seinale handiak jarriko dira Aia eta auzoen lotura azpimarratzeko.  50.000 euro jarri dira frontoi aurreko errepidea beste era batera egokitzeko,oinezkoentzat seguruago izateko.

Urari dagokionez, Agerresoro Handi ingurura ura eramateko, 24.000 euro jarri dira  obraren zati bat egiteko. Eta 70.000 euro jarri dira Pagoeta parkean erletegiari buruzko azterketa lana egiteko.

Bestalde, 2008an Euskal Herriko Itzulia Aian bukatuko denez, 24.000 euro jarri dira egin beharko diren moldaketetarako. Eta garraio publikoa sustatzeko 30.000 euro jarri dira.

Aurten 1.000 euro gehiago egokitu zaie KARKARA eta Hitzari, eta euskara ikasteko kopurua 1.000 eurotik 3.000 eurora igo da. Hitzez emakume baserritarren elkarteak 1.000 euro jasoko du eta haur eskolaren guraso elkarteak 450. Diru sarrerak kontuan hartuta, 80.564 euroko mailegua beharko du Udalak.

Aia Lantzen

Eraikuntzak egiteko Udalak sortutako erakundeak 1.536.968 euroko aurrekontua du, eta zatirik handiena lokal komertzialetan gastatuko da (602.260 euro). Armendi Gaineko urbanizazioaren zati bat ordaintzeko 80.000 euro gorde da, eta Santioko 4 etxebizitzen %80rako  461.576 euro, eta brigadaren eraikuntza egiteko 205.791 jarri dira.

Diru sarrerak Armendi Gain eta Amets Gaineko garajeen eta trasteroen eta Santioko etxeen salmentetatik eta eraikin komertzialak hartuko dituztenen diru aurrerapenatik etorriko dira.

EAE-ANV-ren abstentzioa

Aurrekontuaren eduki askorekin ados badira ere, eta EAE-ANVkoek egindako ekarpen batzuekin osatu bada ere, abstentzioaren zergatia  adierazi digu Maitane Arrillaga zinegotziak: Orokorrean ez dugu gaizki ikusi, baina diru asko  dago Aia Lantzen eta bere gestora Esarbek erabiltzeko. Gure iritzirako, oso gaizki funtzionatu dute. Lokal komertziala egitearen kontra gaude, erabat, eta ez gaude ados  Esarberen kudeaketarekin.  Zatika ezin da bozkatu,  baina ezezko borobila ere ez da izan.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Aiako aurrekontua onartu da EAJren aldeko 6 botoekin

Esklaren etorkizuna aztertzeko taldea sortu da.