Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiako etxeen erosleak ez daude ados ezarritako baldintzekin
Dokumentu Akzioak

Aiako etxeen erosleak ez daude ados ezarritako baldintzekin

2007/11/30

Arazoak ditu Ametsgain kooperatibak Udalarekin, eta biak aurrez aurre jarri ditu desakordioak

Orain dela 2 urte Armendigain, Ametsgain eta Santioko kooperatibak sortu ziren, 60 aiarrek etxebizitza erosteko.  Adostutako hasierako baldintza zen 10 urtean saltzeko prezioa IPK-rekin lotuta egongo zela, baina geroxeago 20 urteko epea onartu zuten kooperatibakide guztiek. 2007ko uztailean, berriz, jakin zuten 2006ko irailean Lur Zoru Lege berriaren arabera permanentea izango zela IPK-rekin lotzeko murriztapena. Hori jakinda, eta etxeak dagoeneko ordaintzen ari direla ikusita, bere desadostasuna azaldu diote Ametsgain kooperatibakideek Udalari.

Kooperatibakideek eskatzen dutena garbi dagoela dio Iona Rekarte presidenteak: Etxea erosteko adostu genituen baldintzak mantentzea, ez baitzaigu zuzena iruditzen hitzartu ondoren eta behin ordaintzen hasi eta gero erosteko baldintzak aldatzea. Udalak, berriz, dio 20 urteko epea onartu zenean, klausula bat zegoela, non geroxeago legea aldatzen bazen, eragina izango zuen akordioan. Igor Iturain alkateari iruditzen zaio 20 urtera erosten ari diren propietateekin espekulazioa egin nahiko dutela , eta azpimarratu du egin den guztia legalki egin dela : Klausulan garbi jartzen du legeak ezarritako urte kopuru handiena izango zela. Hiru kooperatibetan Udalak errekonozitu dugu gure akatsa izan dela informazioa ez zabaltzea behar zen garaian. Baina legea sortu da eta (nahiz eta EAEk abstenitu) Udalak onartu du.

Kooperatibakoen arabera, ordea, irtenbide legala badago onartu zituzten baldintzak mantentzeko: Legeak inoiz ez dute atzera eraginik, eta proposamen zehatzak egin dizkiegu, baina ezetz borobilarekin erantzun digute. Aipatutako klausula ez da hain argia, eta azken interpretazioa epaile batek egin  beharko du beharbada. Etxe hauek eraikitzen hasi ginen momentuan alkateak orain onartu nahi ez duen kalifikatzeko era erabiliko zen. Ez dugu ulertzen zergatik lehen onargarria zen eta orain erabat onartezina. Guk ez dugu espekulatu nahi eta horren isla da 10 urtetik 20 urtetarako aldaketa erabateko adostasunarekin onartzea. Udalak orain proposatzen duen erara geroxeago etxea saldu behar izanez gero, dirua galduko dugu beti, eta hori ez da bidezkoa. Planteatutakoa onartzeko prest ez dagoela esan digu alkateak: 20 urtean babestua baina klausula baten bidez librea izendatzea nahi dute. Alkatea bezala ez nago prest libre bezala izendatzeko, arrazoi askorengatik, eta ez dut uste Diputazioak onartuko lukeen libreak izatea. Gainera, ez nago ziur erregistratzaileek 20 urteak errespetatuko lituzketen, hamar urte baino ezin baituzu jarri.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.